Egunon guztioi Gaur ospatzen dugu gure udalaren legealdi honetako lehenengo saioa. Gaur Zallako alkate izendatu nauzue. Ohore handia. Baita erantzukizun izugarria ere. Gaur hartzen dut lau urteko konpromiso bat egunero Zallako jendearen alde lan egiteko. Gaur oso egun garrantzitsua da neretzat. Horrelakoetan gustoko dut une batez atzera begiratzea, nor naizen presente izateko, egin dudan bizi-bidaia…